Mutriku BHI ikastetxeko irakasleak gara. Itsaso Bizia gure urazpiko ingurumenaren edertasuna partekatu eta erakusteko gogoen ondorioa da, hezkuntza proiektu honen mamia izango dena.
Proiektua:
Itsaso Biziaren helburua ikasleek edo interesa izan dezakeen edonork itsasoa eta bere izakiei buruzko ezagutza zabaltzeko tresna erabilgarria izatea da. Ingurumenarekiko errespetua, hau zaintzeko nahia eta honekin disfrutatzeko ahalmena ere, ingurumenari buruz daukagun ezagupen mailaren araberakoa dela pentsatzen dugu.
Itsaso Biziak Kantauriar kostaldeko itsas espeziei buruzko informazio zehatza eskaintzen du. Hemendik gutxira, gure ingurune hurbileko (Mediterraneo Itsasoa eta Kanariar irlak) eta ozeano urrunetako (Indikoa, Ozeano Barea, Karibea, etab.) espeziekin osatzeko asmoa dugu.
Web orrian erabiltzailea ez da edukien irakurketara mugatzen, informazioaren bilaketan aktiboki parte hartzen baitu, irizpide ezberdinetan oinarritu daitekeena (taxonomia, bizilekua etab.). Bilaketak espezie bakoitzari dagokion fitxara eramango zaitu eta bertan, informazio zehatza edukitzeaz gain, espeziearen ingurune naturalean ateratako argazkiak ikusiko dituzu.
Azkenik, erabiltzaileak identifikatu ezin dituen espezieen argazkiak baditu,
mezu elektroniko bat bidali dezake argazkia erantsiz. Gu klasifikatzen saiatuko gara eta web orrian ageriko da dagokion atalean.